Larrabetzu elikadura burujabetza bultzatzeko prozesu sakon batean murgilduta dago eta , besteak beste, konposta egiteko materia organikoa erabiltzen dute herrian. Harrera ona izan dute administrazio publikoetako hainbat eremutatik bultzatutako etxeko konpostajearen aldeko zenbait kanpainak, eta datuen arabera, inplikatu diren etxeen kopurua haziz doa.
220 familia inguru (Herrigunearen %40 inguru), 5 jatetxe (Azurmendi barne), okindegia, supermerkatua eta fruta-denda daude proiektuan parte hartzen. Urtero 75 tona materia organiko inguru jasotzen dituzte herriko 3 baserritarrek eta jasotakoa herriko euren lurretan erabiltzen da. Baserritarrek lan honengatik diru bat jasotzen dute eta honek hilabetero diru sarrera finko batzuk edukitzen laguntzen die.
Aurkezpen dokumentua HEMEN
- Ezagutzen eta hausnartzen
- Plangintza egiten
- Martxan jartzen
- Sareak eratzen
- Tokiko instituzioa
- Herri mugimendua – erakunde soziala
- Mugimendu baserritarra – Erakunde baserritarra