Baztango Zaporeak ekimenarekin industriaren eta banatzaile handien logikatik kanpo ari diren udalerriko baserritar profesionalak elkartu eta eragile kolektiboan eratu dira. Eraketa prozesu horrek produkzio kate osoa -lehengaiaren ekoizpena, eraldaketa eta merkaturatzea- bere gain hartzen duten nekazariak bildu ditu. Hala, etxalde ttipietako ezaugarri komunak gogoetatzeko eta mugatzeko balio izan du. Horrela, nekazaritza konbetzionaletik harago, proiektu zehatzekin, diskurtsoarekin, konpromisoarekin eta elkarlanarekin bertze ereduak daudela ikusaraziz. Produkzio kate osoa kontrolatzeaz gain lurrari loturiko nekazaritza bulkatzen da, horietariko aunitz ekologikoan eta bertze zenbait, era arduratsuan.
Talde ttikia izanagatik ere, nabarmentzekoa da produktuen aniztasuna: bertan egiten dira ardi, behi eta ahuntz gasnak, jogurtak, esnea, arraultzak, oilaskoak, barazkiak, sagardoa, ardoa, mermeladak, eztia, aratze eta zerri haragia, bertzeak bertze.
Udala prozesu eratzaile horietan dinamizatzaile izan da, arlo desberdinetako herritarrak antolatzera lagunduz eta eragile kolektiboak sortuz. Helburua tokiko indar produktiboen eraketa bulkatzea da, beti ere ekonomia birtokiratu, iraunkor eta soziala ipar hartuta.
- Sareak eratzen
- Mugimendu baserritarra – Erakunde baserritarra