Navàs Bartzelonako 6.103 biztanleko udalerria da, herrigune nagusi bat eta landa-izaerako lur-eremu zabala dituena. Azkeneko urteetan, elikadura-burujabetzaren aldeko hainbat ekimen jarri ditu abian udalak. Ekintza horiek multzokatu eta zabaldu egin dira orain, eta Navàs SA proiektua sortu da. Proiektu horrek udaleko zinegotzigo guztien lan koordinatua eskatzen du.
Navàs SA proiektu globala da herritarrengan eremu guztietan eragin nahi duena, ekoizleak, elaboratzaileak, jatetxe-jabeak, merkatariak eta herritarrak inplikatuz. Agroekologiaren sektoreari loturiko hurbileko ekonomia piztu nahi da, lurrak, laboreak eta paisaia tradizionalak berreskuratuz eta belaunaldien arteko txanda bermatuz landa-eremuan; aldi berean, herriko ikastetxe, ekipamendu eta zerbitzuetatik ekintzak bultzatuko dira kontzientzia zabaltzeko, elikadura osasungarria eta ingurua errespetatuko duena bermatzeko eta elikadura-pobreziari erantzuteko.
Helburu guzti hauek lortzeko hainbat ekintza egiten dituzte: azokak antolatu, formazio tallerrak, Lurren Bankua sortzeko presioa eragin, eskolan ortua sustatu, Mahai Solidario-aren bitartez elikagaiak banatu eikadura-pobreziari aurre egiteko, Navàs-eko hiri-ortua sustatu…
Azken eguneraketa: 2016
- Sareak eratzen
- Tokiko instituzioa