Agroekologia eta elikadura burujabetza marko gisa hartuta, ikuspegi teoriko eta praktiko hori guztia Urduñako errealitatean ezartzen eta aplikatzen ahalegindu dira. Lehenengo aldian, 2003. urtearen inguruan, lehenengo sektorearen alde egin zuen udalerriak, eta horretarako, sektorearen diagnostikoa eta dinamizazio-plana taxutu zituzten.
Geroago, 2006an, Ekoizpen Urduña aholkularitza zerbitzua sortu zen, udalerriaren eta eskualdearen trantsizio agroekologikorako prozesuetan laguntzeko tresna bat; eta zeregina betetzeko, dinamizatzaile bat kontratatu zen. Urte horietan sortu zen agroekologiaren foroa ere, elikadurarekin, ekoizpen jasangarriarekin eta merkaturatzeko kate laburrekin zerikusia duten gaietan formazioa eta sentsibilizazio-lana egiteko tresna.
2009an, Ekoizpen zerbitzuaren lehenengo emaitzak lortuta eta Urduñako lehenengo sektorearen aldetik jasotako erantzuna ikusita, beste erronka bati egin zitzaion aurre, eta proiektua sakontzea erabaki zen tokiko elikadura-sistema bat garatzeko urratsak egiteko.
Azkenik, sukaldearen gaiak erronka berriak ekarri ditu, besteak beste lurraren ekoizle gehiagorentzat aukerak sustatu beharra batez ere barazkiak ekoizteko, eskualdean ez baitago ohitura handiegirik.
Azken eguneraketa: 2015
- Sareak eratzen
- Tokiko instituzioa
- Herri mugimendua – erakunde soziala
- Mugimendu baserritarra – Erakunde baserritarra