“Hazkunde Berderako Energia Positiboa duen Lurraldea” izendatua, Iparraldean konpromisoa hartu dute denontzako tokiko eta kalitateko elikaduraren alde. Gai horren inguruan lurraldeko eragileek egindako lanari eta mobilizazioei esker, Euskal Herriak jauzi kualitatibo handia eman dezake arlo horretan; lurraldeen etorkizunerako ezinbestekoa dena.
Lurralde horretan, elikaduraren gaia helburu izan dute urte askoan hainbat eragilek –nekazariek barne–, eta horiei esker zirkuitu laburrak garatu ahal izan dira bizkor, tokiko eta kalitateko elikagaiak hornitzeko, baina komunitateek ere egin dute ekarpena, kolektiboentzako sukaldaritzaren, kontsumitzaile edo herritar taldeen bidez (esaterako, Interamap País Vasco).
Akitaniako beste bi lurralderekin (Bordele eta Libournais-eko aglomerazio komunitatea) batera hautatu dute Ipar Euskal Herria, eskualdeko proiektu baten barruan, elikadura-gobernantzako proiektu esperimental bat abian jartzeko.
Eskualde mailan, proiektu pilotua Akitaniako Ingurumen, Plangintza eta Etxebizitzarako Eskualdeko Zuzendaritzak (DREAL) darama, IUFN (hiri-guneetarako elikadura-sistema jasangarriak sustatzeko nazioarteko plataforma), Akitaniako DRAAF (Elikagai, Nekazaritza eta Basogintzarako Eskualdeko Zuzendaritza) eta Osasunerako Eskualdeko Agentziaren (ARS) laguntzarekin. Proiektu honen helburua da lurralde pilotuei bertako elikadura-sistemako eragile guztiekin eraikitako lurraldeko elikadura-politika ezartzen laguntzea.
Proiektu horren baitan, eta IUFNren laguntzarekin, diagnostikoa egin zuen 2015ean Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluak*, Euskal Herriko elikadura-sistemaren lehenengo irudia eskaintzeko.
Diagnostiko horretatik abiatuta eratu zen Elikadura-gobernantzarako Kontseilua
Diagnostikoa hemen kontsulta daiteke: http://www.societecivile-paysbasque.com/images/pdf/transition_ecolo/diag_alim.pdf
*Euskal Herriko Hautetsien Kontseilua 85 kidek osatzen dute:
- Herri arteko lankidetzarako erakunde publikoetako 44 ordezkari.
- 41 zinegotzi; jatorriz lurraldekoak diren zinegotziak, Frantziako eta Europako parlamentariak eta egungo gobernuko kide bat.