Movimiento Nacional Campesino Indígena (MNCI) izeneko mugimendua Argentinako nekazari eta indigenen 20.000tik gora familiak osatzen dugu. Gure borrokaren ardatz nagusiak Nekazaritza Erreforma Integrala eta Elikadura Burujabetza Herri Antolamenduaren bidez lortzea dira.
Guretzat, nekazaritza-erreforma eta elikadura-burujabetza txanpon beraren bi aldeak dira, batek bestea babesten du. Elikadura-burujabetzak esan nahi du gure lurrean egindako lanaren helburu nagusia herrialdean bizi garen guztiak modu osasungarri eta nahikoan elikatzea dela. Baina horrez gain, etorkizuneko belaunaldien beharrizanak ere aurreikusi behar ditugu, eta gure lurraren nutrienteak birsortzea ahalbidetuko duten metodoak eta ekoizpen-mota ez-extraktiboak erabili behar ditugu. Ekoizpenaren kulturarako eskubidea babesten dugu, bidezko merkataritzaren bidez, gure herria elikagai osasungarriez hornitzen duena.
Azken eguneraketa: 2016
- Sareak eratzen
- Mugimendu baserritarra – Erakunde baserritarra