Grupo 3
Eibarko Andretxea formazio eta informazio zentro bat da, eta emakumeen eta gizonen eguneroko bizimoduan berdintasun-harremanak, eta ez botere-harremanak, gailentzea du xede.
Udaleko Berdintasun Zerbitzuaren baliabide bat da, eta Eibarren, berdintasunaren eta tratu egokien alde lan egiteko helburuaz bat egiten duen herritar ororentzako zabalik dago. Topagunea ere bada, kultura-aniztasunerako eta emakumeak ahalduntzeko, elkartegintza eta herritarren parte-hartzea lantzeko lekua ere bai.
Hainbat zerbitzu eskaintzen ditu:
- Berdintasun zerbitzuak eta hari loturiko beste erakunde batzuek -Emakumearen Mahaia, kasu- antolatzen dituzten jarduerei, kanpainei, programei, erakusketei, hitzaldiei eta ikastaroei buruzko informazioa ematea.
- Hainbat gairi buruz (indarkeria, sexu- eta genero-aniztasuna, ahalduntzea, kultura…) erabilgarri dauden baliabide eta eskubideen gaineko orientazioa eta aholkularitza ematea.
- Formazioa:
- Jabetze Eskolako ikastaro eta tailerretan emakumeek euren bizitzaren jabe izan daitezen tresnak eskaintzen dituzte, pertsona nahiz kolektibo gisa indartzeko tresnak, elkarrekin ikasteko eta parte-hartze sozial eta politikoa motibatzeko, eta errealitatea genero-ikuspegitik aztertzeko tresnak.
- Jabetze Eskolako Ahalduntzeko espazioetan arlo pertsonala nahiz kolektiboa lan daiteke, ahalduntzea talde-prozesu gisa. Hainbat beharrizani erantzuteko eta lantzeko espazioak prestatuko dira. Ikastaro honetan gauzatuko diren espazioak honako hauek dira: Tratu onak sustatzeko lotura afektiboak eta Geure burua maitatzen ikasten.
- Emakumeen elkarteek eta/edo berdintasunaren aldeko elkarteek eskaintzen dituzten ikastaro eta jarduerak.
- Hainbat gairi buruzko hitzaldi eta jarduerak.
- Sentsibilizazio kanpainak eta programak:
- Martxoaren 8ko kanpaina, Emakumeen Nazioarteko Eguna: berdintasunaren aldeko ibilaldiak, herritarren elkarretaratzeak, erakusketak, kartel-lehiaketak…
- Maiatzaren 17a, Lesfobiaren eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna eta ekainaren 28a, LGTBI Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna: informazio-mahaiak, dokumentalak, LGTBI bandera jasotzea, hitzaldiak…
- Azaroaren 25eko kanpaina, Indarkeria Matxisten kontrako Nazioarteko Eguna: herritarren elkarretaratzeak, hitzaldi irekiak, kontzientziatzeko jarduerak…
- Gazteei zuzenduriko Beldur Barik programa, indarkeria sexista prebenitzeko eta errespetuan, tratu onean eta berdintasunean oinarrituriko harremanak bultzatzeko.
- Baliabideak:
- Berdintasun eta generoan espezializaturiko liburutegia, aholkulariarekin.
- Hezkidetza lantzeko materiala.
- Sexu- eta Genero-aniztasunari buruzko materiala.
- Aisia:
- Emakumeen Paseoak, hileko azkeneko ostegunean, goizez; Eibar eta inguruetatik, bi orduko iraupena.
Grupo 2
BURUJABETZA. Zein eremutan ari zarete lanean?:
1. Emakumeen eskubideak eta autonomia
1.1. Ahalduntzea eta antolakuntza
1.2. Sare eta aliantzak
1.3. Baloratzea
1.4. Bisibilizazioa
TRESNAK. Nola ari zarete egiten?:
- Plangintza egiten
- Martxan jartzen
- Sareak eratzen
NORTZUK. Nork bultzatzen duzue?:
- Tokiko instituzioa
- Emakumeen kolektiboa edo kolektibo feminista
Contact Information
Helbidea:
Zezenbide Kalea, 9, Eibar, España, 20600 Gipuzkoa, Euskal Herria
Emaila:
andretxea@eibar.eus