Aramaioko esperientzia sagarraren inguruan hasi zen. Inguru hartan ugaria zen produktu hori, baina ez zitzaion behar besteko etekina ateratzen. Inguruko beste toki batzuetako esperientziak aztertu zituzten, eta ikusi zuten sagarzukua produktu interesgarria zela; hortaz, hainbat dinamikari ekin zieten, eta ASE - Aramaixo Sagarzalien Elkartea sortu zuten, eta haren jarduna zabaltzen hasi zen, ekoizpenean ez ezik formazioan, sentsibilizazioan eta kanpainekin ere.
Herrian prozesu honetarako erreferente ziren bi talde zeuden: Aramaioko Ondarea Berreskuratzeko Taldea, auzolanaren bidez Aramaioko ondasun kultural eta historikoak berreskuratzeko ekintzak egiten zituena; eta Arbel, inguruko 90 bat baserritarrek osaturiko kooperatiba, besteak beste, pentsu “pertsonalizatua” lantzen zutenak.
Hiru talde horien eta Udalaren arteko elkarlana izan zen “Aramaixo Baserri Berri” proiektuaren sorreraren ardatza. Eragile guztiak elkarlanean, herrirako estrategikoa litzatekeen landa-garapenerako proiektuari hasiera eman zioten.
Aramaioko ekimen parte hartzaileak jarduera ugari eta askotarikoak ditu, baina hiru ardatzen inguruan egituratzen dira denak:
- Elikadura Burujabetza: funtsezkoak izaten ari dira kontsumo-taldea eta Ekonomatoaren esperientzia
- Energia-burujabetzaren ardatzean: helburu handinahiak jarri dituzte, eta euren energiaren parte bat ekoiztea baino gehiago da; horretarako faseak (materia lortzea, erregai bihurtzea, banatzea eta fakturatzea) jasangarritasunean oinarrituriko eredua erabiliz antolatzea, eta ekonomia-harreman duin eta jasangarriak eragitea ere bai. Horrela, Aramaioko basoko biomasazko zentral termikoaren plangintza egin da, ur bero eta berokuntzarako. Horren lehenengo fasean, Ibarrako eraikin publikoak auzoa berogailu baten bidez, ur beroz hornitzea da xedea
- Aisialdia eta turismoaren: Honen burujabetzaren ardatzaren oinarria Aramaiok duen ondarea aintzatestea eta balioestea da, bai herritarren aurrean bai bisitarien aurrean.
Informazio gehiago HEMEN
- Martxan jartzen
- Sareak eratzen
- Tokiko instituzioa