2013
Lur Bankua Bierzoko Eskualdeko Kontseiluak sorturiko bitartekaritza-zentroa da, eta lurrak nekazaritzarako, abeltzaintzarako edo basogintzarako erabilgarri jartzea du xede.
Funtsezko tresna da eskualdeko nekazaritza-ekonomia pizteko, kontuan hartuta, gainera, ingurumenaren eta turismoaren alorretan eskaintzen dituen onurak.
Helburuak, besteak beste, honako hauek dira:
- Nekazaritzako azalera erabilgarriaren galera geldiaraztea eta utzitako labore-lurrak berreskuratzea nekazaritzarako, basogintzarako, abeltzaintzarako edo erlezaintzarako erabiltzeko, bideragarritasun ekonomikoa handitze aldera.
Lur batzuen utzi-egoera larria saihestea, horrek sute-arriskua eta ondokoak kaltetzeko arriskua baitakar, besteak beste. - Nekazari berriak kokatzea eta gazteak nekazaritzako elikaduraren sektorera eta elkarte-ekimenetara atxikitzea ahalbidetzea, biztanleen zahartzeak eta landa-eremuetatiko exodoak kaltetutako eremuetan nekazaritzako jarduera berreskuratzeko. Horrela, aberastasuna eta enplegua sortu ahal izango da, eskualdeko ekonomia pizteko.
- Sektorearen lehiakortasun handiagoa ahalbidetzea.
- Nekazaritza eta abeltzaintza sektore estrategikotzat hartzea bultzatzea.
- Merkaturatzeko bideak abian jartzeko pizgarri izatea. Merkatu-harremanak zabaltzea ahalbidetuko duen merkataritza-aholkularitzaren bidez, ekoizpenaren etekin ekonomiko handiagoa lortzeko.
- Enpresa, erakunde, elkarte, kontsumo-plataforma, azoka, feria, eta abarrekin hitzarmenak sinatzea produktu horiek banatzeko.
- Formazio-ekintzak gauzatzea.
- Nekazaritzaren sektorerako osagarriak diren jarduerak bultzatzea: eraldaketa-jarduerak, kasu, eta espazio naturalaren zaintza eta ingurumenaren babesarekin zerikusia dutenak, jarduera turistikoak, artisau-jarduerak, etab.
- Elkartegintza bultzatzea.
- Ingurumenaren ikuspuntutik jasangarria den nekazaritza bultzatzea.
Avenida de la Minería, 3, Ponferrada, España Leoi, Gaztela-Leoi