BASERRIKOA Debabarrena, DEBEMEN Debabarreneko Landa Garapen Elkartea jarri zen abian, eskualdeko udalen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Elkarte horren helburua da baserriko produktuei eta landa-eremuari buruzko sozializazio eta sentsibilizazio-lana egitea.
2016an estrategia berri bat lantzen hasi zen, eskualdeko merkatariekin lankidetzan. Lankidetza horren emaitza izan zen “Baserrikoa” adierazlea sortu izana; horren bidez, eskualdeko ekoizleak, salmenta-puntuak eta eskaintzen dituzten produktuak identifikatzen dira.
Ekimen horren bidez Debemenek balioetsi egin nahi ditu baserriko produktuak, eskualdeko saltegi txikiak identifikatuz eta, aldi berean, tokiko merkataritza sustatuz ekoizleen, merkatarien eta kontsumitzaileen ekimenak lagunduz.
“Baserrikoa” bereizgarria merkatu eta azokatan aurki daiteke, baina bai eta kontsumo taldeetako otzaretan, etxez etxeko salmentan, baserrietan… eta bai eta online salmentan ere.
- Arautzen
- Martxan jartzen
- Tokiko instituzioa