Basherri Sarea Gipuzkoako kontsumo-taldeen sarea da; eta oinarrizko helburu du zer jaten den eta elikagai horiek nork, non eta nola ekoizten diren erabaki ahal izatea. Hau da, elikadura burujabetza, sasoiko elikagaiak, zentzuzko kontsumoa bultzatzea, eta beti taldeko dinamikak eta ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harreman zuzenak bultzatuz.
Baserritarrak ekoizten dituzten produktuak merkaturatzeko eredu alternatibo bat dira Basherri taldeak, sistema honen bidez salmenta zuzena lehenesten da, bitartekaririk gabekoa.
Hileko kuota baten truke, baserritarrak astero bere produktuekin osatutako saski bat banatzen die taldeko kideei, adostutako leku, egun eta orduan.
Bertako webgunean berri eta informazio interesgarriaz gain, sarea osatzen duten taldeen kokapena eta haien datu nagusiak azaltzeko mapa-sistema bat dute.
- Sareak eratzen
- Herri mugimendua – erakunde soziala
- Mugimendu baserritarra – Erakunde baserritarra