Bristol hiriko Energiarako Estrategia Komunitarioa Bristolgo Energia Sarearen bidez garatu dute bertako erkidegoko taldeek eta haiekin lan egiten duten erakundeek. Estrategia horrek energiaren inguruko helburuak eta ekintzarako urratsak zehazten ditu erkidego horretarako, eta bertako taldeek bertako agintariekin, sektore pribatuarekin eta hirugarren sektoreko erakundeekin batera energia jasangarriaren gaia lantzeko aukera bilatzea dute xede.
Oinarrian ditu karbono-emisioak murrizteko nazioarteko eta nazioko helburuak, klima-aldaketaren eraginagatiko kezka, erregai fosil merkearen kostu gero eta handiagoa (eta eskuragarritasun txikiagoa), gas-inportazioen mendekotasuna eta txirotasun energetikoa (Bristolen dauden alde ekonomiko izugarriak agerian jartzen dituena).
Estrategia honen bidez eraikinetan energiaren erabilera murriztea lortu nahi da (bai etxebizitzetan bai etxebizitza ez diren egoitzatan) eraginkortasun energetiko handiagoaren eta energiaren inguruko kontzientziaren bidez. Era berean, erkidegoa aitzindari dela, elektrizitate "berde" gehiago sortzea eta, beraz, pobrezia energetikoari eta energia-kostuen handitzeari aurre egiteko aukerak gehitzea ere bai. Energia komunitarioaren sektoreak badu arazo horiei aurre egiteko besteko potentziala.
Gai eta helburu nagusiak honako hauek dira:
- Ezagutzen eta hausnartzen
- Plangintza egiten
- Martxan jartzen
- Tokiko instituzioa
- Herri mugimendua – erakunde soziala
- Sarea