Hezkuntza-ekimen eraldatzailea da, José Luis Cabrero, bertako sukaldeko lehenengo ofizialak sustatua. Hasieran, jantokiko menuan elikagai ekologikoak eta bertakoak sartzen hasi zen, eta urrunago joatea lortu zuen, gure ingurunearekin konprometituriko pertsonak formatzeko, espiritu kritikoaz eta gure kontsumo ohiturek ingurumenean dituzten ondorioez jakitun.
Proiektuaren sorburua
2012-2013 ikasturtearen amaieran, CEIP “Asunción Pañart eskola-erkidegoko zenbait lagun elkartzen hasi ginen: amak, ekoizleak, irakasleak eta sukaldaria, eta eskolako jantokiari buruzko kezkak agertu genituen.
Gure jantokia bestelako hezkuntza-espazioa izatea nahi genuen, ikasleek, kalitateko elikagaiak jateaz gain, gure ekintzek ingurunean duten eragina zein den ere ikasteko espazioa.
Hori dela eta, eskolako jantokia eskola-jantoki ekologikoa bihurtzeko beharrezko urratsak ematen hasi ginen.
Zer da guretzat “ekologikoa”?
Gure taldean ekologiko hitza horrela ulertzen dugu: sintesiko produkturik gabe lurra lantzeko eta animaliak hazteko modu bat ez ezik, honako hau ere bai:
• Langileek lan-baldintza bidezkoak izatea.
• Gure arrasto ekologikoaren eragina murriztea, batez ere elikagaien garraioak eragiten duen kutsadura murriztuz eta elikagaien ontziratzea ahalik eta gutxienera murriztuz eta hondakinak birziklatuz.
• Lantzen den lurraren jasangarritasuna, biodibertsitateari eutsiz eta bertan bizi diren espezieak kontserbatuz.
• Puntu horien guztien xedeak izan behar du kontsumitzaileen osasuna eta gu hartzen gaituen ingurumenarena hobetzea.
Kontzeptu horrek ohitura aldaketa dakar, sasoian sasoiko produktuak kontsumitzeko.
Proiektuaren helburuak:
• Elikagai ekologikoak eta bertakoak txertatzea, hornikuntzaren % 100 lortu arte.
• Aldibereko hezkuntza-jarduerak gauzatzea, bai ikasleei bai familiei zuzenduak, haur-hezkuntza eta lehen hezkuntzako 3 zikloak hartuko dituen egitarau oso baten bidez; horrela, ikasleek ikastegia uztean, produktu ekologiko eta tokikoak kontsumitzeko modua ikasia eduki dezaten.
• Proiektu bera gauzatzen ari diren beste ikastegi batzuekin harremana izatea elkarrengandik ikasteko eta hezkuntza-materiala eta ideiak partekatzeko.
• Eskolan baratze ekologikoa prestatzea, ikasleek barazkiak landu ahal izateko, eta ohiko nekazaritzaren eta nekazaritza ekologikoaren arteko aldeak ikas ditzaten.
- Ezagutzen eta hausnartzen
- Plangintza egiten
- Martxan jartzen
- Sareak eratzen
- Tokiko instituzioa
- Sarea