Gasteizko lesbiana, gay, transexual, transgenero, bisexual eta intersexualen errealitateari buruzko diagnostikoa 2017ko ekainetik abendura bitartean egin zen.Udaleko Berdintasunerako Zerbitzuak sustatutako lehen analisi bat da, eta hasteko, gerturatze-saio bat egin da bai Gasteizko LGTBI pertsonengana bai hiriko LGTBI elkarteen sareko kide diren edota, eguneroko jardunean, LGTBI pertsonekin harreman zuzena duten hainbat elkarte eta kolektibotara. Horrez gain, dokumentuaren amaieran, zenbait ekintza proposatu dira; ekintza horiek, hain zuzen, Berdintasunerako Zerbitzuak Vitoria-Gasteizko Genero-Berdintasunerako 2018-2021eko IV. Planean 0 txerta ditzake, bultzatzen dituen politiketan sexu- eta genero-aniztasuna transbertsalizatzeko xedez.
Gasteizko Udaleko Berdintasunerako Zerbitzuak berak “emakumea” subjektu politikoa hedatzeko beharra aldarrikatzen du —subjektu horri uko egin gabe—, “sexu-genero sisteman eta patriarkatuan oinarritutako arrazoiengatiko diskriminazioei aurre egin behar izaten dieten pertsonak ere barne hartzeko”. Generoaz gain, ezin dira ahaztu —are gehiago, ez dira ahaztu behar— desparekotasunak sortzen dituzten egiturazko beste iturri batzuk, hala nola adina, kultura-jatorria, administrazio-egoera, gizarte-klasea eta aniztasun funtzionala.Horregatik, bai diagnostikoaren eratze-prozesua bai haren idazketa-prozesua ikuspegi feminista eta intersekzional batetik abiatu dira. Ikuspegi horren eragin teorikoak eta praktikoak dokumentu osoan hauteman daitezke.
Dokumentua hemen aurkitu dezakezue: https://www.vitoria-gasteiz.org/docs/wb021/contenidosEstaticos/adjuntos/eu/95/11/79511.pdf
- Ezagutzen eta hausnartzen
- Tokiko instituzioa
- Herri mugimendua – erakunde soziala
- Emakumeen kolektiboa edo kolektibo feminista