Ondarroan “Emakumeen etxea” emakume elkarteen aspaldiko aldarrikapena izan da. “Espazio propioa eraikitzeko proposamen feminista” izan da mugimendu feministaren aldarrikapena: “Emakumeen etxeak espazio dinamikoa eta irekia izan behar du, herriko emakumeentzako tokia, enpatia sortzeko topagunea, ikasteko eta informazioa jasotzeko tokia, jabekuntza sareak sortzeko espazioa, eta emakumeen berdintasuna, askatasuna, partaidetza eta presentzia sustatzeko espazioa”.
Helburua
Etxelilaren helburua da gune bat izatea emakumeak bat egiteko, eztabaidatzeko eta gogoeta egiteko,eta, aldi berean, erreferentziazkogunea emakumeen eta gizonen berdintasunareren aldeko borrokan.
Etxelilaren jarduera-ildoak
- Sustatzeko emakumeen partehartzea bizitzako arlo guztietan, norbere jabekuntzatik hasita jabekuntza kolektibora.
- Bultzatzea jarduera estrategikoak aldaketa soziala eta feminista lortzeko.
- Sustatzea talde eta emakume ezberdinen arteko elkarlana.
- Lan egitea emakumeen bizi-baldintzak eta jendartean duten tokia hobetzeko
- Prestakuntza, sensibilizazioa eta informazioa, berdintasunaren ikuspegitik
- Ikerkuntza eta berrikuntza eta sortzea berdintasunaren alorrean
- Ezagutzen eta hausnartzen
- Plangintza egiten
- Martxan jartzen
- Tokiko instituzioa
- Emakumeen kolektiboa edo kolektibo feminista