Kontsumoan eta jabetza intelektualaren bidez ezagutza eskualdatzean oinarritutako indibidualismo kognitiboari aurre egiten diote, alde batetik, yachay (ezagutza) jatorriko tradizio indigenek, ezagutza komunitarioen (erre)produkziorako tradizioek, alegia, eta bestetik, kulturaren ondasun komun digitalaren eta hacker etikaren arteko lankidetza modu berriek. Elkarrekikotasunaren (randi-randi) eta lan komunitarioaren antolamenduaren (maki-maki) printzipioak etortzen dira gogora ezagutzaren Pacha Mama digitala dei dezakegun horretan (general intellectaren comons delakoa).
Ezagutza irekia, komuna, partekatua ongi bizitzeko habitat bat da, beharrizan bat. Ongi bizitzeak, sumak kawsay, ezagutzen (zaharren eta berrien) sumak yachay eskatzen du ezagutzaren globaltasun honetan. Beraz, beharrezkoa da ezagutza ona garatzea, denon mesederako dena, bizimodu kultural, sozial, ekonomiko eta politikorako inguru aberats eta emankorra sortzen duena.
Erronka bereziki konplexua da. Nazioarteko adituak, ikerlari akademikoak, hackerrak, legelariak, erkidegoetako aitzindariak, aktibistak, enpresaburuak eta abar elkartu behar ziren ezagutza ireki eta komuneko gizarte-eredu produktiboaren arrakasta bermatuko duten politikak eta arauak definitzea eta zehaztea ahalbidetzeko ikerketa-prozesu batean.
Zeregin hori bederatzi gai-arlo eta integrazio-eremu batean banatu ziren:
- Hardwarea eta konektibitatea
- Software librea
- Kultura librea
- Hezkuntza eta ezagutzaren gizartea
- Politika zientifikoak eta berrikuntza-politikak
- Ondasun komun immaterial industriala eta bio/nano teknologiak
- Open Data, gardentasuna eta IKTak administrazio publikoan
- Lan kognitiboa eskuratzea
- Segurtasun zibernetikoa
Esperientziari buruzko liburua esteka honetan deskarga daiteke: https://book.floksociety.org/ec/
Esteka honetan 2015 eta 2017 artean gauzatutako ekintzetako batzuk jasotzen dira: https://floksociety.org/2017/10/30/resumen-acciones-del-buen-conocer-2015-2017/
- Ezagutzen eta hausnartzen
- Sareak eratzen
- Tokiko instituzioa