Geltoki du izena hiri barruan "ekonomia sozial, solidario eta kulturalerako espazioa" sustatzeko eta gauzatzeko xedez Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko (10 urtez itxita egon dena) txarteldegi eta kafetegi gunerako proiektuak.
Historia
Bidaia horri duela zortzi bat urte ekin zitzaion REAS Navarrako erakunde batzuen ekimenez. Erakunde horiek ekonomia solidarioa hedatu eta Iruñako eta Nafarroa osoko herritarrei helarazi nahi zieten. 2011ko azaroan, mozio bat onartu zen, eta haren bidez, Udalari eskatzen zioten halako proiektu bat abian jartzeko antzinako autobus geltokian. Udal-gobernuak oztopoak jarri zituen arren, urte hauetan guztietan ekin eta ekin jarraitu dute, mozio hura gaur egun den errealitate bihurtzeko. 2016an, berriro aurkeztu zioten Udalari, baina ordukoan 12 erakundek batera. Gobernu-batzordeak interes sozialekotzat jo zuen proiektua, lokala egokitu zuen eta 2017ko azaroan espazioaren kudeaketa lehiaketan jarri zuten. 2018ko martxoan, hasierako erakunde bultzatzaileetako bost eta beste 20 erakunde laguntzailek sortutako Geltoki Iruña elkarteari esleitu zioten kudeaketa.
Geltoki Iruña Elkartea hasierako 5 erakunde bazkideek osatzen dute: REAS Navarra, Traperos de Emaús, EHNE, CPAEN eta Alimentos Artesanos.
Zer da? Zer zerbitzu eskaintzen ditu?
Honako hau sustatzeko espazio kulturala da:
- Ekonomia sozial eta solidarioa
- Elikadura-burujabetza
- Kultura alternatiboa
Helburuak:
- Ekonomia sozial eta solidarioa eta elikadura-burujabetzaren printzipioak sustatzeko eta hedatzeko espazio bat gauzatzea; topagune eta harreman ekonomiko, sozial, laboral eta kultural berrien trukerako balio eta pertsonen arteko harremanei eta ingurumenarekiko konpromisoari dagokienez eragin handia izango duena.
- Proiektua autosufizientea eta autokudeatua izango da, eta horren etekin guztiak ekonomia sozial eta solidarioa bultzatzeko eta hedatzeko jarduerak finantzatzeko erabiliko dira.
- Beste erakunde batzuekin sinergiak sortzea, eta gizarte-ehuna sortzen laguntzeko eta zailtasunak dituzten pertsonekin eta Lurrarekin konprometiturik dauden ekimenak partekatu eta adierazi nahi dituzten pertsonei eta taldeei irekia izango den askotariko proiektua bultzatzeko.
- Jendartearen premiekin eta ingurumenarekin –Iruñean bertan nahiz eskualde zein Europa mailan– konprometituta dagoen proiektua bultzatzea.
- Kultura bultzatzeko media laguntzea, aurreko belaunaldien esperientziarekin koherentea, izango dena eta pertsonarengandik hurbil dagoena, aintzat hartuta kultura solidarioaren herentzia: artisautza, labore motak, gauzen aprobetxamendua edo ezagutza partekatua. Gainera, artearen erakusketa formula tradizionalak berritzeko eta bestelako ekintza-bide batzuk (parte-hartzekoak, hurbilak, alternatiboak eta herritarrekin harmonian daudenak) irekitzeko balio izango duena.
- Ekonomia sozial eta solidarioari loturiko esperientzia berritzaileen laborategia sortzea.
- Nafarroako elikagaiak kontsumituz, herrien errealitateari, lurrari eta elikadura-burujabetzari buruzko kontzientzia sortzea, Nafarroan, hiriaren eta landa-eremuaren arteko loturak sortzeko.
Ekimen honi buruzko txostena irakur daiteke esteka honetan: https://www.economiasolidaria.org/sites/default/files/reasevent/attachments/DOSSIER%20GELTOKI_0.pdf
- Plangintza egiten
- Arautzen
- Martxan jartzen
- Sareak eratzen
- Tokiko instituzioa
- Herri mugimendua – erakunde soziala