2013
Pontevedrako Udalak, 2013an ekin zion Emakumeen memoria izeneko proiektuari, Pontevedrako emakumeen historiari buruzko funts dokumental, grafiko eta ikus-entzunezkoa modu kolektibo eta kooperatiboan sortzeko.
Zalantzarik eragiten ez duen errealitate bat dugu abiaburu: kontaera historikotik eta memoria ofizialetik baztertuak izan direla emakumeak. Diskriminazio hori zuzendu beharra ere bai; eta horretarako, ahozko eta idatzizko iturriak aztertu eta gure udalerriko eta Galizia osoko historian emakumeek izan duten eginkizunari protagonismoa eta ikusgarritasuna emango zion kontakizun berria eraiki behar zen.
Proiektuaren helburuak honako hauek dira:
- Emakumeen historia ezagutarazten eta hedatzen laguntzea Pontevedrako lurralde-eremuan.
- Dokumentu, argazki eta ikus-entzunezkoen funtsa sortzea, gaiari buruzko informazioa lortu, kontsultak egin edo ikertzeko.
- Udalerriko emakumeen bizitzari buruzko entziklopedia birtual bat egitea; emakumeak, oro har, ikusarazteko eta emakume langileei arreta berezia eskainiz.
- Pontevedrako historian emakumeek izandako eginkizuna ikertzen eta hedatzen ikastegiek parte har dezaten bultzatzea.
- Eremu horretan lan egiten duten eragile sozial guztiekin lankidetzan jardutea.
- Komunikazioaren teknologiak erabiltzea materialak eta erabilgarri dauden baliabideak zabaltzeko.
Egindako jardueretako batzuk dira honako hauek:
- Foiletoak, liburuak, erakusketak eta polidiptikoak lantzea
- Espazio publikoei emakumeen izena ematea, oroigarriak ipintzea, horma-irudiak margotzea.
- Ibilbide gidatuak
Azkeneko eguneratzea: 2019
- Ezagutzen eta hausnartzen
- Tokiko instituzioa