Nekazarien, indigenen eta beltzen erakundeen Federazio Nazionala (FENOCIN), NC-Eloy Alfaro Federazioak aliantza eratu zuten elikadura-burujabetzara bideratua. Koalizio hori –La Mesa Agraria izenekoa– Ekuadorreko Asanblada Konstituzionalarekin aritu zen lanean, eta Konstituzioan txertatu zituzten elikadura-burujabetzari buruzko proposamenak egin zituen.
2008ko irailaren 28an onartu zen Konstituzio berria, eta VII. Tituluan Elikadura-burujabetzaren Araubidea ezartzen du nekazaritza ekologiko eta jasangarriari urgazpen teknikoa emateko, nekazarientzako baliabideak indartzeko eta bioteknologia kaltegarria eta genetikoki eraldatutako haziak debekatzeko.
281. artikuluan, 14 ardura ezartzen zaizkio Estatuari elikadura-burujabetza inplementatze aldera.
- Elikagaien eta arrantzaren industriaren ekoizpen txiki eta ertaina eta ekonomia sozialak sustatzea.
- Zerga-politika finkatzea elikagai eta arrantza sektoreak elikagaien inportazioarekiko mendekotasunetik babesteko.
- Dibertsifikazioa indartzea eta nekazaritzan teknologia ekologikoak txertatzea.
- Birbanaketarako politikak eta ekoizpen-baliabideetarako sarbidea (lurra eta ura) sustatzea.
- Agrodibertsitatearen berreskurapena eta zaintza, arbasoen ezagutza eta hazien trukea sustatzea.
- Ikerlan zientifiko eta teknologiko berritzaile eta elikadura burujabetzarako egokiak egingo direla bermatzea.
- Kontsumitzaileen eta sareko ekoizleen erakundeak bultzatu eta indartzea; bai eta elikagaien merkaturatze eta banaketa ere, hirietan eta landa-eremuetan ekitatea bermatzeko.
- Banaketarako eta merkaturatzerako sistema bidezkoak sortzea, elikagaien monopolioa eta espekulazioa murriztea.
- Hondamendi naturalen biktimei janaria ematea, jardun monopolistiko eta espekulaziorik gabe.
- Egitarau sozialetarako elikagaiak eta bestelako produktuak ekoizle txikien sareetan erostea.
- ...
Elikadura Burujabetzaren Araubiderako Lege Organikoa (LORSA) Batzar Nazionalean onartu zen 2009ko otsailaren 17an. Elikagai osasungarriagoak, agroekologikoak eta ekoizpen ekologikoa bultzatzen du, eta monolaborea saihestu nahi du. Legearen markoak nekazaritza eta basozaintza eta arrantza lotzen ditu, eta krediturako eta teknologiarako sarbidea bultzatzen du nekazari txikientzat. Elikadura Burujabetzari buruzko Aholku Kontseilua ere garatzen du.
[Informazio-iturria: Beauregard (2009) "Food policy for people: incorporating food sovereignty principles into State governance. Case studies of Venezuela, Mali, Ecuador, and Bolivia"].
Hala ere, politika horiek inplementatzerakoan, gehienak eredu agroindustrialaren eta ekoizpen-kateen lagungarri gisa bideratu dira, batik bat, monolabore intentsiboa sendotzeko, eta ez Elikadura Burujabetza.
[Iturria: https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/28923/TESIS_LE%C3%93N_VEGA_XABIER%20ALEJANDRO.pdf?sequence=1&isAllowed=y]
- Arautzen
- Tokiko instituzioa
- Mugimendu baserritarra – Erakunde baserritarra