Ondasun Komunaren Ekonomia (OKE) eredu ekonomiko, sozial eta politiko berri baterako proposamen gisa agertzen da, eta funtsezko balioak ditu oinarri: elkartasuna, pertsonen duintasuna, justizia soziala, jasangarritasun ekologikoa eta demokrazia.
Ondasun Komunen Ekonomiak paradigma-aldaketa bat proposatzen du: lehiari esker lorturiko hazkundea eta etekin ekonomikoa helburu nagusi duen sistematik, helburu kooperazioari esker lorturiko ondasun komuna duen eredu berri batera. OKE ereduaren arrakasta bermatzeko, beharrezkoa da eragile politikoak inplikatzea, bereziki, herritarrengandik hurbilen dagoen mailan, udalerrietan, alegia.
OKEk metodologia berritzailea dauka, egungo garaietara demokrazia parte-hartzaileagorantz jotzeko herritarren eskaerara egokitua. Ondasun Komunaren Balantzea eta Ondasun Komunaren Indizea (ohiko bizi-kalitate eta zoriontasunaren indizeen bertsio eboluzionatua eta irekiagoa) gisako mekanismoei esker parte-hartze demokratikoa hobetzen da eta herritarren eta beste eragile sozial eta ekonomiko batzuen benetako beharrizanak kontuan hartzen dituzten gobernu-programak, politikak eta estrategiak lantzeko balio dute.
Azken eguneraketa: 2016
- Martxan jartzen
- Sarea