“Mariñas Coruñesas e Terras do Mandeo” Biosferaren Erreserba hainbat labore landatzeko baldintza klimatiko eta geografiko oso onak dituen lurraldea da. Lurralde horretan 190.000 biztanle inguru bizi dira, eta 1.139,7 km2-ko hedapena dauka, Coruña hiriaren aldirietan. Kokapen horri esker, tokiko produktuak eta hurbilekoak eskaintzeko aukera dago, eta, horrela, jasangarritasunean eta enplegu-sorkuntzan oinarritutako tokiko elikadura-sistema erabil daiteke.
Mariñas-Betanzos Landa Garapenerako Elkarteak –“Mariñas Coruñesas e Terras do Mandeo” Biosferaren Erreserba kudeatzen duen erakundeak– elikadura-estrategia bat gauzatu nahi du Erreserban, nekazaritzako bertako produktu agroekologikoen ekoizpena, eraldaketa eta kontsumoa pizteko. Horretarako, Tokiko Elikadura Plana 2014-2017 diseinatzea proposatu zen, hazkunde jasangarrian eta enplegu berdean oinarritua eta Fundación Biodiversidad LEADER Programaren laguntzarekin.
Elikadura Plana 2014- 2017an gomendio batzuk jasotzen dira Tokiko Elikadura Sistema laguntzeko eta zabaltzeko, ekoizpenari, merkaturatzeari eta kontsumo jasangarriari dauden eragozpenak gaindituta. Elikadura Planak hasierako diagnostikoak identifikatu ziren egungo elikadura-sistemaren erronka nagusiei erantzungo die eta Elikaduraren Batzorde Teknikoaren erabakietan oinarrituko da, batez ere honako printzipio hauei kasu eginez:
- Nekazaritzako ekoizpenerako lurra eskuratu ahal izatea hobetzea.
- Ekoizpen eta kontsumo jasangarria: sasoiko eta hurbileko produktuak
- Nekazaritza ekologikoa eta tokiko barietateak
- Merkaturatzeko kanal laburrak: Jantoki publikoak eta kontsumo sozialeko beste zentro batzuek, bertako dendak eta lurraldeko jatetxeak.
- RBko produktuen kalitate-marka: lurraldearen eta bertako berezitasunen sustapenari estu loturiko tokiko produktuen sustapena, potentzialtasun ekonomikoen, sozialen eta kulturalen erabateko garapena lortzeko.
- Elikadura-burujabetza
- Ingurumeneko arrastoa murriztea
Elikadura-estrategiaren helburuak:
- Tokiko Elikadura Sistemaren gobernantza hobetzea, inplikaturik dauden eragileen arteko liantzak sortuz.
- Lurrak mobilizatzeko estrategia bat diseinatzea.
- Modu ekologikoan ekoizteko ekoizle berriak animatzea.
- Kanal laburreko merkaturatzeak sustatzea.
- “Reserva de la Biosfera” markari atxikiriko tokiko produktuen kontsumo arduratsua sustatzea.
Epe laburreko jarduerak:
- Elikadura Plana 2014-2017an txertatzeko beharrizanak denen artean diseinatzea eta jarduera-ildoak proposatzea.
- Egungo tokiko elikadura-sistemaren hasierako diagnostikoa. Batzorde Teknikoaren lanetik jasotzen den informazioa txertatzeko dokumentu dinamikoa.
- Biosferaren Erreserbako labore garrantzitsuenen ekoizpen-orientazioen SIG mapa egitea.
- Ekoizpenerako Lurren Poltsa sortzea.
- “Reserva de Biosfera” kalitateko marka abian jartzea, ortuari, ardo eta esnekiekin hasita.
- Erreserbako markari atxikiriko produktu edo produktu ekologikoekin menuak antolatzen hastea ikastegi eta/edo jantoki publikoetan.
- Tokiko produktuen salerosketa konpromisoak lortzea dendekin, merkatuekin, jatetxeekin edo erakunde pribatu eta/edo publikoekin.
- Enplegu berdea laneratzeko ibilbidea diseinatzea.
- Elikadura eta osasunari buruzko sentsibilizazio jardunaldia.
- Ezagutzen eta hausnartzen
- Plangintza egiten
- Arautzen
- Martxan jartzen
- Sareak eratzen
- Tokiko instituzioa