Amurrioko Udalak, alkateen itunaren sinatzaileetako bat denez, Energia iraunkorrerako Ekintza Plana (EIEP) taxutu du; bertan. 2020rako, (eta oinarri urtearen aldean, Amurrioren kasuan, 2006) berotegi-efektuko gasen emisioak % 20 baino gehiago murrizteko ekintzak prestatuko dira.
Gaur egun indarrean dagoen plana 2010era begirakoa da; baina hurrengo plangintza lantzen ari dira orain, 2020. urteari begira.
Webgune honen eremuei dagokienez, energia berriztagarrien, eraginkortasun energetikoaren eta hondakinen kudeaketaren inguruko ildo estrategikoak zehazten dira plan honetan.
- Eraginkortasun energetikoa: argiztapena beste eraginkorrago batekin ordeztu, oraingo ekipamenduak (galdarak, kasu) errendimendu altuko beste batzuekin ordeztu, isolamenduak hobetu eta erosketa publikoko prozesuetan energiari buruzko klausulak txertatu.
- Energia berriztagarriak: udal-instalazioetan biomasa-galdarak instalatu, biomasa eta geotermia ezarri eraikin berrietan, estalkiak xafla fotovoltaikoak instalatzeko erabiltzea bultzatu.
- Hondakinak: gaikako bilketa hobetu eta etxean konposta egiteari buruzko ikastaroak eskaini.
Informazio gehiago: http://amurrio.org/sites/default/files/PAES%20Amurrio.pdf
- Ezagutzen eta hausnartzen
- Plangintza egiten
- Arautzen
- Martxan jartzen
- Tokiko instituzioa