Klima Aldaketako Udal Plana udalerrian aurrezpenaren eta eraginkortasun energetikoaren inguruan landu diren jarduera multzoaren ondorioa da. Tokiko Agenda 21aren barruan, ekintza horiek abian jartzeko Noain Elortzibarko Udalaren helburua ez zen energia gutxiago kontsumitzea soilik, klima aldaketaren aurka borrokatzea baizik.
2004an hiru auditoria energetiko egin ziren, eta ondoren, horren ondoriozko neurri zuzentzaileak aplikatu ziren. Udalak, orduan, Udalaren Energia Plana landu zuen, udal-instalazio guztietan aplikatzeko, eta gaur egun oraindik ere betetzen da. Bestalde, aldi berean, energia berriztagarrietarako hainbat instalazio ipin dituzte, herritarrak eta udaleko langileak sentsibilizatzeko eta informatzeko kanpainak egin dira, ura aurrezteko jarduerak egin dira eta Elortzibarren basoberritze lanak egin dira.
Hortaz, besteak beste, honako helburu hauek lortu dira: energia berriztagarrien zortzi udal-instalazio eta udal-egoitza horietako kontsumo energetikoaren joera-aldaketa (2006an, egoitza horietako kontsumo elektrikoa % 10 murriztu zen, eta 2007an % 6). Era berean, herritarrak gero eta kontzientziatuago daude; izan ere, CRANA (Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroa) Fundazioaren Kioto Etxeak programan parte hartu duten 130 familietatik 80 Noain-Elortzibarkoak ziren. Gainera, 2003an, 31.169 zuhaitz eta zuhaixka landatu dira, bai mendietako basoberritzeetan, bai Elortzibarreko landaketa linealetan.
Barneratutako ikasgaiak
Ondo ikasi dugu halako ekimenak epe luzerako planteamenduak izaten direla eta pazientzia handia eskatzen dutela, izan ere, aplikatu beharreko neurriek politika- eta ohitura-aldaketekin eta udaleko langileen zein herritarren kontzientziazioarekin zerikusia dute. Finean, bide luzeko lasterketa bat da.
Zeharkakotasuna funtsezkoa da halako ezaugarriak dituen plan batean. Garrantzitsua da Udalean hori koordinatzeko arlo bat egotea, baina planak ez du funtzionatuko klima aldaketari buruzko informaziorik ez dada eta beste arlo batzuetan abian jarriko dituzten ekintzen berri jasotzen ez bada. Benetako zeharkakotasunik ez bada, zaila da udaleko langileek aurrezpenerako eta eraginkortasun energetikorako irizpideak egunerokotasunean txertatzea.
Beste alde batetik, halako ekimenak gauzatzeko, garrantzitsua da inbertsio ekonomikoa behar duten proiektuetarako aurrekontua edukitzea, nahiz eta ez den ezinbestekoa. Kasurik gehienetan, kontzientziazioa eta ohitura aldaketak izaten dira aurrezpen energetiko handiena ekartzen dutenak. Bulegoetako berotze sistemek edo isolamenduak ez du ezertarako balio, langileak neguan arropa arinagoekin lanera joateko aprobetxatzen badute.
Hemen informazio gehiago aurkitu daiteke
- Ezagutzen eta hausnartzen
- Plangintza egiten
- Arautzen
- Martxan jartzen
- Sareak eratzen
- Tokiko instituzioa