Gipuzkoako Pobrezia Energetikoaren Behatokiaren helburu nagusia pobrezia energetikoaren inguruko informazio esanguratsu, sistematizatu eta eguneratua eskaintzea da, baita berau gutxitzeko garatutako neurri nagusiei buruzkoa ere. Ikuspuntu honetatik, ondorengo hauek dira azaltzen diren objektibo zehatzak:
- Pobrezia energetikoaren intzidentzia eta honen kausen inguruko adierazle eta datu kopuru zabala eskaintzea modu azkar, erraz eta erakargarri batean.
- Informazio eta dokumentazio baliabideez hornitzea instituzio, bertako entitate eta, oro har, arlo honetako ekintzen planifikazioa burutzen duten agente guztiak.
- Gizartea sentsibilizatzea arazo honen aurrean, hamar etxebizitza gipuzkoarretatik ia bik jasaten baitute bere hainbat agerpenetan, gai honi buruzko ezagutza maila handituz.
Besteak beste, Gipuzkoako Pobrezi eta Gizarte-bazterkeriari buruzko Inkestaren emaitzak oinarri hartuta, Gipuzkoako pobrezia energetikoari buruzko azterlana argitaratzen du Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak.
Azken dokumentua eskuragarri HEMEN https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ingurumena/energia/pobrezia-energetiko-behatokia/pobrezia-energetikoa-gipuzkoan
Azken eguneraketa: 2019ko ekainean
Donostia-San Sebastián, España Gipuzkoa, Euskal Herria