2015
Familia Nekazaritza eta Nekazaritza Garapenerako Idazkaritza Bereziak gauzatzen du Familia-nekazaritzarako hazien eta landareen Programa Nazionala (PNSMAF). Horren helburua da familia-nekazariek kalitateko eta lurrari egokituriko hazi eta landareak eskuratzeko aukerak zabaltzea, agroekologian oinarrituriko agroelikadura-sistemak indartzeko. Hazien ekoizpena, hobekuntza, berreskuratzea, kontserbazioa, ugalketa eta banaketa ahalbidetuko duten programak eta ekintzak laguntzen dira horretarako. Besteak beste:
- Haziak baserritarren erakundeei banatzen zaizkie
- Hornikuntzarako Enpresa Nazionalak (Conab) familia-nekazaritzako hazi tradizionalen erosketa publikoa egiten du. Erakunde publiko horrek banatzen dizkie haziak eskatzen dituzten baserritarren erakundeei.
- Ipar-ekialdeko eskualdeko hazi tradizionalen bankuak. Familia-nekazariek ekoitziriko hazi tradizionalen eta komertzialen bankuak sortzen laguntzen du, epe luzean, landa-eremuetako langileen autonomia bermatzeko. Hitzarmenen bidez, gobernuak familia-nekazaritzari eta haziak modu autonomoan ekoizteari balioa erantsiko dioten proiektuak piztu nahi ditu. Gaur egunera arte, 640 banku sortu dira, eta 12.000tik gora familia daude programa honetan. Hazien banaketak honela funtzionatzen du: estatuek haziak eta landareak erosten dituzte lizitazioen bidez, eta nekazariei banatzen dizkiete. Askok ematen dietena landatzen dute, egokiena ez izan arren. Neurri horien helburua baserritarren autonomia handitzea da; gobernuaren erabakien mende egon behar izan gabe, zer landatu nahi duten ere erabakitzerik izan dezaten.
Programa hori arriskuan jarri dute Bolsonaroren gobernuaren politikek, horren lehentasuna agronegozioari mesede egitea baita.
Azkeneko eguneratzea: 2019