Iruñeko Udalak Milango Ituna sinatu zuen 2016an, eta horri jarraiki, biodibertsitatearen alde eta zirkuitu laburrei eta kilometro zerori loturiko elikadura-sistema jasangarriagoaren alde lan egiteko konpromisoa hartu zuen. Eredu horrek eragin positiboa du bertako ekonomian, osasunean, elikaduraren kulturan eta agroekosisteman.
Itun hori sinatuta Iruñeko Udalak “Hemengoak - De Aquí” proiektua jarri zuen martxan; eta horren barruan, elikadura-sistema jasangarriagoarekin lotutako hainbat ekintza eta estrategia sartzen dira; hala nola, Haur Hezkuntzako Udal Eskoletako menuen aldaketa. Proiektu hori Udalak elikadura-jasangarritasunaren alde egindako apustuaren barruan sartzen da; sozialki arduratsua den kontratazio publikoko sistemarekin eta janariak garrantzi handia duen proiektu pedagogikoarekin batera.
Haur Hezkuntzako bi eskolatan aplikatu da (Hello Buztintxuri eta Donibane), honako lehentasunezko irizpideetan oinarritutako menua proposatzeko helburuarekin: hurbileko elikagaiak, freskoak, sasoikoak, ekologikoak eta erosketa publiko bidez ekoizleei zuzenean erosiak.
Proiektu esperimental honen balorazioa oso positiboa da, eta orain lizitazio publikoko prozesu batean gaude menu horiek Haur Hezkuntzako udal eskola guztietara zabaltzeko.
Foiletoa honako esteka honetan ikus daiteke: http://laguiadepamplona.es/actualidad/wp-content/uploads/2017/02/17_02_10_escuelas_infantiles_jornada_alimentacion_saludable.pdf
- Ezagutzen eta hausnartzen
- Martxan jartzen
- Tokiko instituzioa