Nor gara?
Agroekologiaren aldeko hirien Sarea Espainiako estatuko hainbat udal-erakundek osatutako elkartea da. Elkartearen helburua udalen arteko dinamika sortzea da, agroekologia eta elikadura-burujabetza ardatz hartuta, herritar guztientzat eskuragarriak izango diren elikagai osasungarriak, jasangarriak bermatuko dituzten eta ingurumena babestuko duten tokiko elikadura-sistema jasangarri, inklusibo, erresiliente, seguru eta dibertsifikatuak sortzeko eta tokiko enplegua bultzatzeko.
Sareak helburu erabat praktikoa du; alde batetik esperientziak partekatu nahi dira, elkarlanean, erakunde horiek dituzten arazoei konponbide berritzaileak bilatzeko:
- Lurrak eskuratzea. Nekazarientzako lurrak eskuratzea.
- Nekazaritzako erabilerak babestea. Hiriko eta hiri inguruko lurretan nekazaritzako erabilerak babestea.
- Profesionalak txertatzea. Nekazari berriak profesional gisa txertatzea.
- Azpiegituren erabilgarritasuna. Azpiegitura publikoak eta/edo kolektiboak lurraldean erabili ahal izatea.
- Lanbide heziketa. Agroekologian eta elikadura-burujabetzan oinarrituriko eskemetara egokitutako lanbide heziketa.
- Lurraldearen erabilera. Lurraldearen erabilerak eta nekazaritzako jarduera profesionala bera balioestea.
- Elikadura-estrategiak. Tokiko elikadura-estrategiak garatzea.
Testuingurua
2015eko udal-hauteskundeetan, agenda politiko berritzaileak bultzatu nahi dituzten hautagai ugarik lortu zuten gobernua Espainiako estatuko hainbat udalerritan. Urte hartan bertan, Hirietarako Elikadura-politikei buruzko ituna sinatu zuten Milanen, eta Espainian eragin handia izan zuen. Bi elementu horiek gehitu egiten zaizkie elikadura jasangarri eta osasungarriaren aldeko udal politiken garapenean zenbait hiritan (Zaragoza, Lleida, Gasteiz, besteak beste) darabilten esperientzia aitzindariari eta mugimendu soziala, mende hasieraz geroztik, Agroekologiaren eta Elikadura-burujabetzaren alde egiten ari zen lanari. Gobernu berri horietako askok laguntza teknikoa eskaini zieten erakunde sozial horiei, udaletan ez zegoelako elikadura-politika bultzatzeko behar besteko denbora eta prestakuntza zuen udal-langilerik. Elikadura-burujabetzaren aldeko tokiko mugimenduen artean aurrez izandako harremanaren bidez, lurraldeen arteko lankidetzarako bideak finkatu ziren. Azkenik, Zaragozako Udalak (660.000 biz.) LIFE “Huertas km0" proiektuaren barruan sartu zuen hiri-inguruetan nekazaritzarako espazioak zituzten hirien Europako Sarea sortzeko ekintza bat (http://www.agroecocities.eu), eta ekintza horri Gate eta Brujas (BE), Brujas (BE), Bristol (UK), Friburgo (DE) eta Grenoble (FR) hirien arteko lankidetzarekin ekin zitzaion, eta Espainiako hirietan interes handia piztu zen.
Hasieratik gaur egunera arte…
Sarea sortzeko hasierako lehenengo bilera informalak 2016an egin ziren. 2018an, sarea arauz eratu zen. 2019an, Sareak 14 kide formal eta 18 erakunde laguntzaile ditu; eta martxoan, Erakunde Sozialen Sarea sortu zuen Sarearen kontsulta-organo gisa. Hala ere, Sareko Lan Taldeak (1-Gobernantza eta parte-hartzea; 2-Aholkularitza eta ekintzailetza agroekologikorako laguntza; eta 3-Logistika eta banaketarako tokiko sareak) 2017ko maiatzaz geroztik ari dira lanean, webinarioen bidez et a mintegi presentzialak eginez, kide diren erakundeekin eta erakunde akademikoekin ( Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusia, kasu) eta bestelako erakunde batzuekin (Espainian, FAO bulegoa) lankidetzan. Gaur egun egitura aldatuta dago: hasierako hiru Lan Taldeak hiru “truke ibilbide” bihurtu dira, eta lan-talde iraunkorrak sortzen ari dira gai zehatzen (A-Udalerri txikiak; B-hainbat produktutarako lantegiak; C- Erosketa publikoa) inguruko esperientziak eta baliabideak trukatzeko. Beste alde batetik, Sarea Idazkaritza Teknikoaren garapenerako Entretantos Fundazioarekiko harremana formalizatzen ari da, zeregin hori egiten ari baitzen lehendik erakunde hori.
Bidean aurkitu ditugun hainbat eragozpen, eta eragozpen horiek nola ebatzi ditugun
Elikadurarako udal-politikak 2015ean agertu ziren Espainian eremu berri gisa; eta beraz, Sareko kideek ez dute izaten ez langilerik ez aurrekontu zehatzik, ez eta esperientziarik ere. Hori dela eta, Sareak oso helburu operatiboak izan zituen hasieratik: udaletako langileen artean, esperientziak eta baliabideen trukea egitea agenda garatu ahal izateko. Truke hori gauzatzeko, mintegiak eta webinarioak egin dira, gidak argitaratu dira eta bestelako dokumentazio espezializatua trukatu dute hiriek; lantaldeak sortu dituzte, eta kide diren erakunde batzuekin batera esperientzia berritzaileak bultzatu dituzte (politika soziala eta elikadura-politika uztartzea, Kordoban; elikadura-politika eta politika feministak uztartzea, Zaragozan, etab.)
Kide diren erakundeek elikadura-politikak garatzeko aurrekontua bideratzeko dituzten eragozpenak abian diren ekintzak ikusaraziz eta komunikazio-ekintzak eginez gainditzeko ahalegina egin da, hautetsien interesa pizte aldera.
Kide diren erakundeetan langile espezifikorik ez edukitzea Truke Ibilbideetan eta Lantaldeetan eta Erakunde Sozialen Kontseiluan tokiko erakunde sozialak txertatuz ebatzi da.
Espainiako arauen arabera, udalerriek ez dute eskumenik nekazaritza, hezkuntza edo osasunean, eta horri aurre egiteko, herrialdeetako diputazioak txertatzen ari dira Sarean, eta, gainera, eskualdeetan eta nazioan bertan politikoki eragiteko ekintzak egiten ari dira.
Hirietan nekazaritza-ekoizpena oso txikia denez, elikadura-burujabetzan oinarrituriko proiektuak garatzeko zailtasunak ebazteko nekazaritzako elikagai ekologikoen sektoreko ahotsa eta presentzia atxiki zaizkio Sareari; halaber, landa-eremuetako udalerriak ere bai, hiriek Landa Eremuetako trantsizio agroekologikoetan duten zeregina indartze aldera. Hiriak ekoizpenetik hain urrun egoteak ekoizpen-kate osoari ikuspegi agroekologikoa aplikatzeko zailtasunak ere eragiten ditu, beraz, ekoizle ekologikoak eta landa-eremuetako udalerriak txertatzea ere garrantzitsua da horretarako.
Azkenik, Sarerako ez kide diren erakundeetarako finantza-baliabiderik ezari aurre egiteko, Sarean nazioarteko presentzia indartu da, eta nazioarteko partzuergoetan parte hartu da Europako Funtsak eskatu ahal izateko (H2020 eta beste batzuk).
Lortu izan ditugun emaitzak
Oso denbora laburrean, Espainiako biztanleen bosten bat ordezkatzen duten hiriak biltzen ditu Agroekologiaren aldeko Hirien Sareak. Gainera, Espainian elikadura-politiken erreferente eta Europan ikuspegi agroekologikoa duten elikadura-politiken erreferente bihurtu da, eta hainbat topaketa argitalpenetan parte hartu du.
Elikadura-politikak ez egitetik eta ezezagunak izatetik, udaletako agendatan txertatu beharreko alderdi garrantzitsu izatera iritsi dira; baina bide luzea dago aurretik, oraindik.
Sareari esker, elikadura-politiken udal-programak oso azkar bilakatu dira, oso alderdi praktikoetan (administraziokoak edo teknikoak izan) hirien arteko lankidetza eta trukea landu direlako.
Sarea tresna eraginkorra eta indartsua da hirietan politika publikoak elkarrekin lantzeko bottom-up ikuspegiak bultzatzeko, organigraman erakunde sozialak txertatuta dituelako eta ekintza guztietan haien presentzia bultzatzen duelako.
Agroekologia eta elikadura-politika lotzean, Sareak indartu egiten ditu elikadura-katearen jasangarritasun ekologikoari loturiko alderdiak, zeinak ageri ere ez ziren egiten edo oso presentzia txikia zuten elikadura-politiken bestelako lanketetan, Milango Itunean, kasu, edo Espainiako NPBren aplikazioan bertan.
Ikasitakoa
Berdinen artean esperientziak eta baliabideak trukatzea oso baliabide ona da tokiko agenda politikon espazio berritzailea zabaltzeko; horretan lagundu du partekatutako organo bat (Sarea) sortu izanak, kideei, modu malgu, azkar eta operatiboan zenbait zerbitzu eskaintzeko aukera ematen baitu. Nazioarteko artikulazioa berebizikoa da beste lurralde batzuetako esperientzien berri jasotzeko eta arinago ikasteko.
Egokia da funtzionarioekin eta langile teknikoekin lanean hastea, lana arinago egiteko eta erabakiak azkarrago hartzeko. Hala ere, ekimena egonkortzen denean eta potentziala hazten hasten denean, beharrezkoa da politikarien aldekotasuna lortzea, aldaketa benetan nabarmenak lortzeko.
Gaur egun, Espainian, elikadura-politikak ezkerreko eta bai eta ezker-muturreko proposamentzat hartzen dituzte zenbait aukera politikok. Sareak ahalegin handia egin du eremu ideologiko osoko tokiko gobernuak txertatzeko; gure ustez, herritarrentzat eta gizartearentzat ezinbestekoak dira politika horiek, eta ahalegin handia egin da agroekologian urrats handia egitea ahalbidetuko duten adostasunak bilatzeko. Hala ere, adostasun hori bilatzea ez da erraza, eta lan handia eskatuko digu oraindik; gainera, agroekologiaren potentzial eraldatzailea mugatzen du. Kontraesan hori lantzen jarraitu behar dugu.
Udal maila, nekazaritzan, hezkuntzan edo osasunean eskumenik gabe, mugatuta dago ikuspegi agroekologikoa sakon txertatzeko. Horregatik, beharrezkoa da Sareari lurralde-maila altuagoko administrazioak txertatzea; hirietako eta landa-eremuetako udalerrien artean aliantza horizontal eta aliantza horizontal eta orekatuak bultzatzea, eta goragoko administrazioetan eragingo duten ekintzak gauzatzea.
Sare sozialak: Twitter: @agroecociudades ; FB: #agroecociudades
2019ko ekainean eguneratua.
- Ezagutzen eta hausnartzen
- Martxan jartzen
- Sareak eratzen
- Tokiko instituzioa
- Herri mugimendua – erakunde soziala
- Akademia
- Sarea