Terre de Liens 2003an sortu zen herri-hezkuntza, nekazaritza organiko eta biodinamikoa, finantza etikoak, ekonomia solidarioa eta landa-garapena lotzen dituzten hainbat mugimenduk bat egin zutenean.
Herritarrak eta nekazariak mobilizatzea eta jardutea ahalbidetzeko, mugimenduak hainbat tresna asmatu ditu lurraren desagertzea geldiarazteko eta nekazarien instalazio berrietarako nekazaritzako lurrak eskuratzea errazteko. Tresna horiek jende guztiarentzat daude erabilgarri; beraz, etorkizunean, pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute gure baserrietan eta nekazaritzan.
Terre de Liens proiektuaren berezitasuna hiru ezaugarri hauetatik dator:
- Frantzia osoan mobilizatu den elkarte-sarea: horrek hartzen ditu eta laguntzen die nekazariei lurra eskuratzen; jendea lurraren eta nekazaritzako gaien ingurura bildu eta horri buruzko informazioa ematen die, eta Terre de Liens proiektua herritarren eta tokiko dinamika batean finkatzen du.
- La Foncière, jendearentzat zabalik dagoen inbertsio solidarioko enpresa; balio sozial eta ekologiko handiko proiektu batean inbertitzea ahalbidetzen duena. Metatutako kapitala nekazaritzako jarduerak eta landa-eremuko jarduera dibertsifikatuak egiteko finkak erosteko erabiltzen da. La Foncière enpresak baserriak hartzen dizkie errentan tokiko nekazaritzan, nekazaritza organikoan eta maila humanoko nekazaritzan diharduten nekazariei.
- Fundazioa onura publikoko erakundetzat izendatua dago, eta finken legatuak eta donazioak jasotzeko eskubidea du. Nekazaritzako erabilera galtzeko arriskuan dauden lurrak ere erosten ditu. Edozein kasutan ere, Fundazioak epe luzera bermatzen ditu lur horietan ingurumenarekiko errespetuzko nekazaritzako jarduerak. Terre de Liensek, hortaz, nekazaritzako oinordetzan parte hartzen du eta belaunaldien arteko transmisioa errazten du, nekazari berriak instalatuz.
Ekintza konbinatu horri esker, honako hau lortzen da:
- Laboreetarako lurrak erostea eta desager daitezen saihestea.
- Epe luzean iraungo dutela bermatzea, erabilera ekologiko eta zentzuzkoaren bidez.
- Lur horiek nekazariei errentan ematea, ekoizpen organiko edo nekazari-ekoizpenerako.
- Esperientzia horien emaitzak alderdi interesatu guztiekin partekatzea.
- Nekazaritzako lurren krisialdiaren aurrean erantzun berriak asmatzea eta herritarrak, erabakiak hartzeko ardura dutenak eta alderdi interesatuak ikuspegi horren ingurura biltzea.
Proiektu honetan erakunde publikoek, fundazioek, elkarteek eta enpresek hartzen dute parte.
Frantziako estatuan dago abian.
- Martxan jartzen
- Sareak eratzen
- Sarea