Urola Garaiko emakumeen* etxea, beste emakumeen etxe gehienak bezala, mugimendu feministaren eskaria izan zen. 2012. urtean Urola Garaiko Emakumeentzako Jabekuntza Eskola jarri zen abian, eta hori izan zen Urola Garaiko Emakumeen* Etxea eratzeko lehen pausua. Ondoren, Berdintasunerako II. Planak ere jaso zuen eskualdean emakume etxe bat sortzeko beharra, eta, azkenik 2019an ireki da.
Helburuak
Urola Garaiko Emakumeen* Etxeak hainbat helburu ditu: horien artean, hausnarketa eta talde eztabaida sustatzea, emakume anitzen arteko elkarguneak sortzea, bazterkeria egoeran dauden emakumeen parte hartzea bultzatzea, ahalduntze indibidual eta kolektiboa ahalbidetzea eta berdintasunaren alorrean erreferente izatea.
Urola Garaiko Emakumeen* Etxearen jarduera-ildoak
- Berdintasunerako gobernantza
- Emakumeen partaidetza soziopolitikoa eta ahalduntzea, emakumeen etxea bera bizileku propio gisa eta emakumeen autonomiari begirako jabekuntza eskola
-Erantzukizuneko antolakuntza soziala
-Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak sustatzea eskualdean.
Zein eremutan ari zarete lanean?
• Emakumeen ahalduntzea eta partaidetza
• Aholkularitza
• Formakuntza
• Emakumeen ikusgaitasuna
• Aliantzak eta sareak sortzea
Asken eguneraketa: 2019ko ekainean
- Martxan jartzen
- Sareak eratzen
- Tokiko instituzioa
- Emakumeen kolektiboa edo kolektibo feminista