Zerain Paisaia Kulturala proiektuan natur eta gizakiak eraldatutako paisaiak lantzen dira, kalitatezko nekazal produktuak sustatuz eta ondare zabala (meategia, kartzela, museoa, etab.) berreskuratu eta ikusgai jarriz.
Paisaia kulturalaren ideiari esker dibertsifikazio sozioekonomikoa itzultzen da, landalurren konplexutasunera itzultzea ahalbidetzen du, eta aberastasun handiagoa ekartzen du, aberastasuna duintasun eta zoriontasun gisa hartuta.
Komunitatearen etorkizun ekonomikoa lurra lantzean eta zerbitzuen sektorean oinarrituta sortu zen Zerain Dezagun Fundazioa. Horrela, nekazaritza eta abeltzaintza lantzen dira eta ekoizpen tradizionalak hobetu dituzte, produktu gehiago ekoitziz eta hori guztia kalitateko produktuek ematen duten balio erantsi guztia atxiki eta bereganatzeko, eraldaketa eta ekoizpena prozesuaren parte direlako.
Zerbitzuen sektorea, turismoa bereziki, paisaiaz gozatzeko aukera-eskaintza bat da, eta baserritarrek mantentzen dute, bisitariek haien produktuak balioetsi eta bidezko balioaren truke erosten dituztelako. Beraz, bisitarien mesedetan egiten den guztiak herritarrengan eragin behar du. Horren guztiaren muina Turismo Bulegoa da, eta bertan, besteak beste, nekazaritzako produktuak eros daitezke eta hurbileko denda bat dago Zeraingo herritarrentzat.
Hortaz, esan daiteke Zeraingo herritarrek euren etorkizuna filosofia batean oinarritzen dutela: zeraindar guztiek parte hartzeko aukera herriko erabaki eta jardueretan.
Azken eguneraketa: 2015
- Plangintza egiten
- Tokiko instituzioa
- Herri mugimendua – erakunde soziala
- Mugimendu baserritarra – Erakunde baserritarra