ASKORA enpresak hornitzen gaitu. Zubimusu Ikastolak, jangelako zerbitzua ematen dion Askora enpresarekin elkarlanean, jangelako eredu berritzaile bat ezarri du ikasturte honetan. Egitasmoaren helburua da “umeentzat espazio bat sortzea non modu osasuntsuan jateaz gain, esperientzia dibertigarria eta hezitzailea biziko duten. Pertsonetan oinarritutako jangela”, diote Askorako arduradunek.
Eredu berri hau martxan jartzeak lana egiteko modua aldarazi du eta haurren beharretara egokitu behar izan dira espazioak. Elikaduraz gain, Mahi-Mahi proiektuak hainbat alderdi jorratzen ditu: umeak nola sentitzen diren momentu ezberdinetan, nola aprobetxatu jatordu garaia baloreetan hezitzeko eta euren autonomia garatzeko edota nola egokitu jangela.
Zubimusu Ikastolako Mahi-Mahi jantokiak esperientzia zirraragarria eskaintzen die haurrei, euren rolen birplanteamendutik hasita. “Hemen ez dira jankideak soilik. Paper aktiboa hartzen dute. Mahaia jartzen laguntzen dute, janaria zerbitzatzen edota mahaia jasotzen bazkalostean”. Kontua da ikasleen eguerdiko esperientzia hobetzea.
- Sareak eratzen
- Tokiko instituzioa
- Herri mugimendua – erakunde soziala