Mallorcako Associació de la Producció Agrària Ecològica (Apaema) elkarteak, Amics de la Terrarekin batera bultzatutako proiektua da; horri esker, produktu freskoak eta ingurumena errespetatzen dutenak txertatu zituzten Mallorcako lehen hezkuntzako 25etik gora ikastegitan; guztira, 2.000 ikasle inguru.
2010, 2011 eta 2013. urteetan izan zen: ohiko elikagaiak elikagai ekologikoekin ordezten joan ziren, unean unean edo modu jarraituan, ekoizlearen eta ikastegiaren edo catering enpresaren arteko aurretiazko akordio batetik abiatuta eta menuaren prezioa aldatu gabe.
Esperientzia honen helburuak honako hauek ziren:
- Tokiko elikagaiak, ekologikoak, sasoikoak eta zuzeneko salmentakoak kontsumitzea sustatzea; baserritar txikien eta, ondorioz, ingurumenaren eta paisaiaren onurarako.
- Ikastegietan elikadura osasungarria eta orekatua bultzatzen laguntzea, ikasleen osasunaren mesederako.
- Nekazarietan eta ikastegien (ikasle, guraso, irakasle eta sukaldeko langile) arteko harreman estua lortzea.
- Mallorcako nekazarien antolamendua hobetzea, produktuen ekoizpenari eta banaketari dagokionez.
Esteka honetan proiektuaren aurkezpena ikus daiteke: http://37.60.237.144/~apaema94/wp-content/uploads/2017/07/presentacio_menjadors.pdf
- Martxan jartzen
- Sareak eratzen
- Herri mugimendua – erakunde soziala
- Mugimendu baserritarra – Erakunde baserritarra