1999an, elikadura-burujabetzaren oinarriak finkatu zituen Venezuelak. Konstituzioan hainbat artikulu jasotzen dira elikadura-burujabetzari buruz: 305 artikuluak, bereziki aipatzen ditu nekazaritza jasangarria, barneko ekoizpena eta laguntza tekniko eta finantzazkoa Venezuelako elikadura-segurtasuna bermatzeko. 306 artikuluak landa-garapena eta elikadura-sistema jasangarria bermatzeko, landa-eremuetako ekoizleei laguntzeak duen garrantzia aintzat hartzea du ardatz. Azkenik, 307. artikuluan, lurraren erreformaren premia azpimarratzen da. Artikulu horretan finkatzen dira Venezuelako Lurrei buruzko 2001eko Legearen oinarriak.
Lurrei buruzko Legeari jarraikiz, 2005erako, 3 milioi hektarea lur banatu ziren; kasu askotan, nekazaritzako kooperatiben oinarria egituratzen duen azalera; eta horiek dira elikadura-burujabetzarako bidea.
Iturria: Beauregard (2009) "Food policy for people: incorporating food sovereignty principles into State governance. Case studies of Venezuela, Mali, Ecuador, and Bolivia".