Klima Aldaketaren Aurkako Udal Plana arlo horretan tokiko politika egiteko tresna da. Programaren abiapuntua berotegi efektuko gasen inbentarioa egitea da, eta, helburua, horiek murriztea eta klima-aldaketara egokitzeko neurriak hartzea.
Horretarako, eraginkortasun energetikoa lortzeko eta udal-instalazioetan energia kontsumoa murrizteko neurriak hartu dira, hala nola: eguzki-panel termiko eta fotovoltaikoak ipintzea eraikin publikoetan eta igerilekuan hesi termiko bat ipintzea bero-galerak saihesteko, eta udalaren instalazioetan eraginkortasun handiko galdarak instalatzea.
Hondakinen murrizketari dagokionez, hainbat aukera landuko dira: egoitza-sektoreko konpostajea eta hondakinen sorrera murrizteko zerga-pizgarriak ezartzeko aukera, kasu. Beste alde batetik, produktuen trukea (jostailuak, etxeko altzariak) bultzatzeko kanpainak jarri dira abian; bai eta ontziratu gabeko sasoiko produktuen kontsumoa handitzeko kanpainak ere.
Egokitzeko neurriei dagokienez, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoari laguntzak eskainiko zaizkie EIOZn (Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga) eta OHZn (Ondasun Higigarrien gaineko Zerga) hobariak eskainiz eta salmenta-espazioen kostua murriztuz.
Informazio gehiago: https://www.durango-https://www.durango-udala.net/portalDurango/RecursosWeb/DOCUMENTOS/1/2_4087_1.pdf
- Ezagutzen eta hausnartzen
- Plangintza egiten
- Arautzen
- Martxan jartzen
- Tokiko instituzioa