Amesen 30.000 lagun inguru daude erroldatuta, eta biztanleria gehien handitzen duen udalerrietako bat da (gutxi gorabehera 1.000 pertsona erroldatzen dira urtean).
2004. urtean, hiru ikastegi zeuden, eta horietako batek bakarrik zuen eskola-jantokia, AMPAk kudeatua. Hori dela eta, haur asko Santiagon eskolaratzen zituzten. Urte hartan, eskola-jantokia bere kargu hartzea erabaki zuen Udalak (ordura arte Galiziako Xuntaren esku zegoen). Begirale talde bat kontratatu zuten eta janaria bertako jatetxe bati erosten zioten.
2005-2006 urtean Udalaren Eskola Jantokien Sarea sortu zen, bi eskola-jantokirekin. Janaria prestatzea erabaki zuten, udalaren langileak sukaldean lanean jarri zituzten eta bertan prestatu ondoren, sukaldetik eskoletara eramaten zuten. 300 erabiltzaile ziren hasieran.
2015-2016 ikasturtean 5 jantoki ziren jada, eta beste sukalde bat jarri zuten abian; guztira 1.112 haurri ematen zitzaien jaten.
Jantokien sareak bi helburu ditu:
- Herritarrei familia eta lana uztartzen laguntzea
- Osasunerako heztea, elikadura-ohitura osasungarriak bultzatuz eta elikadura osasungarria eskainiz. Esaterako, apenas erabiltzen dute frijitzeko gailurik, lurrun-labeak erabiltzen dituzte.
2009. urteaz geroztik, udal-nutrizionista batek prestatzen ditu menuak. Menuak webgunean argitaratzen dituzte, eta afarirako proposamena egiten da (eskolan bazkaldu dutena kontuan hartuta). Horri esker, menuak bertako produkzioaren arabera presta daitezke, eta, beraz, sasoiko produktuekin. Gainera, oinarrizko menua beharrizan bereziak (alergiak, intolerantziak, etab dituzten haurrentzat ere.) egokia da.
Informazio-iturria: https://tv.uvigo.es/video/5b5b483e8f4208693b239fc0
Azkeneko eguneratzea: 2016
- Arautzen
- Martxan jartzen
- Tokiko instituzioa