2012an, Sakanako Garapen Agentzia sortu zuten, eskualdeko garapen-agentzia; eta 2013an, Sakanako Behatoki Sozioekonomikoa, eskualdeko eragile sozial, politiko, instituzional, sindikal eta enpresakoen gogoetarako zentro gisa. Eta parte-hartze prozesuaren emaitza Sakana 2020 Plan Estrategikoa izan zen.
Planak zazpi atal ditu: 0 ardatza, eta eskualdeko garapenerako estrategia ezartzeko beharrezkoa den antolakuntza-egitura taxutzeko jarduera-ildoak eta ekintzak jasotzen dituena. Lau jarduera-sektore, dagozkien ardatz estrategiko, ildo eta ekintzekin: agroelikadura, industria eta enpresetarako zerbitzuak, energia eta turismoa. Azkenik, zeharkako bi ildo: merkataritza eta hezkuntza.
Garatu diren proiektu batzuk:
- Belardi-Ehne Nafarroarekin lankidetzan, Irurtzungo azoka berreskuratu zen ekoizleek zuzeneko salmenta egin zezaten. Honekin batera Etxarrin Amalurra azoka sortu zen helburu berdinekin.
- Komunalen kudeaketari buruzko azterketa/gogoeta egiten ari dira egungo errealitateari neurri hartzeko eta, apurka-apurka, eztabaidarako gaiak mahaigaineratzea: biztanleen zahartze eta gutxitzeari aurre egiteko horiek duten potentzialtasuna eta belaunaldien ordezpena eta instalazio berriak sustatzeko premia balioestea.
- Sakanan ekoiztu eta eraldatutako produktuak balorean jarri eta lehen sektorearen eta turismoaren arteko elkarlana bultzatuz, Dastatu Sakana marka sortu da eta honi lotuta produktu eta zerbitzu hauen erakusleiho den liburuxka bat egin da. Honekin batera, beste hainbat ekintza egin dira produktuak balorean jarri eta ezagutzera emateko. Hauetako batzuk haurretara zuzenduak izan dira, ezin bestekoa ikusi da haurrek lehen sektorea ezagutzea eta jaten duten elikagai horren jatorria zein den jakitea, hau horrela izanik, ikastetxeekin elkarlanean ekoizleek tailer ezberdinak eman dizkiete beren egunerokotasuna azalduaz eta beren produktuaren sortze prozesua erakutsiaz. Pertsona helduekin ere ekintza ezberdinak jarri dira abian sentsibilizazioa ezinbestekoa bai da.
- Sakana eskualdean, hondakinen kudeaketan, bilketa selektiboa bultzatzen da, modelo mixto baten bidez. Bertan auto eta auzokonpostaren aldeko apustuaz gain, bilketa selektiboan jasotako materia organikoa tokian bertan kudeatzeko eskualde mailako konpostaje planta bat aurreikusia dago (proiektu fasean).
- Lizarragako mikrosarea martxan jarriko da 2018an. Herriko kontsumo energetikoak (argiteria, kontzejuko etxea, etab.) energia berriztagarriekin hornituko ditu instalakuntza honek, bereizgarria delarik energia biltegi bezela, bi deposituen arteko altuerak emandako energia potentziala erabiltzen dela.
- Sakanako Espezializazio adimentsuaren oinarri bezela, 2017an e-HIERA ikerkuntza eta garapen proiektu estrategikoa bultzatu zen, non Sakanako 4 enpresa txikik eta CENER zentru teknologikoak, bi produktu garatuko dituzten: lineazko turbina bat eta ponpaketa bereiztuan oinarritutako energia biltegiak dituzten mikrosareak kontrolatzeko softwarea.
Informazio gehiago HEMEN
Azken eguneraketa: 2019ko maiatzean
- Plangintza egiten
- Martxan jartzen
- Sareak eratzen
- Tokiko instituzioa
- Herri mugimendua – erakunde soziala
- Mugimendu baserritarra – Erakunde baserritarra