Urola Garaia eskualdea osatzen duten lau udalerriek -Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga-; Goierriko bik –Gabiria eta Ormaiztegi- eta bi agentziak, Uggasa, Urola Garaiko eskualde- garapenerako agentziak, eta Goimen, Goierriko landagarapenerako agentziak osatzen dute Bertatik Bertara.
Baserriko produktuen ekoizpena eta tokiko kontsumoa sustatzeko lehen sektorearen estrategia propioa da. Baserritarren beharretatik abiatu dena eta hauek lurraldearen bizi ekonomiko eta sozialaren parte izatea indartuko duena.
Nekazaritza sektorearentzako egitura tinko, ireki eta antolatua garatzea, tokiko ekonomikoa sendotu eta beraz eskualdeko autonomia areagotzea eta elkarren arteko lanetik, BASERRI ETA HERRI IRAUNKORRAK lortzea dira proiektu honen helburu nagusiak.
Egin diren hainbat proiektu:
- Eskualdean dagoen produktuen eskaeraren azterketa kuantitatibo eta kualitatiboa egitea, azterketa horretan sartuta ikastegien eta espazio publikoen eskaera, gerora, datuok dagoen eskaintzarekin alderatzeko.
- Produktuak -barazkiak, eztia, esnekiak eta marmeladak- eraldatzeko zentro txiki baten instalazioa Zaldibian (Goimen agentziari atxikia), eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzaketa duena.
- Lurren funtsa sortzea pertsona gazteak instala daitezen erabiltzeko, eta elikagaien ekoizpena bizimodu duin eta posiblerako erreferente izan dadin.
- Formazio programa estrategiko gisa; eta horren barruan baserritarrekin landutako formazio espezifikoa, haien gaitasunak indartzeko, eta ikastegiekiko eta herritarrekiko formazioa sartuta.
Azken eguneraketa: 2015
- Sareak eratzen
- Tokiko instituzioa
- Herri mugimendua – erakunde soziala
- Mugimendu baserritarra – Erakunde baserritarra