Usurbilgo Energia Jasangarrirako Ekintza Plan honetan bost ildoetarako neurriak proposatu dira: efizientzia energetikoa, energia berriztagarriak, mugikortasuna, hondakinak, ura eta inguru naturala.
Lan-esfortzua handiagoa izango da 2020 urte bitartean (bai neurri kopuruan eta bai inbertsioan) nahiz eta isurpen murrizpen kontuetan hainbesteko eraginik ez izan. Bestalde, hondakinen kudeaketa aldaketari udal politiken barnean jadanik eman zaiongarrantziak eragin zuzena izangodu Usurbilgo EJEParen isurpen murrizpenen banaketan. Honekin guztiarekin, Usurbilgo EJEPean bildutako 58neurriek 5.324tona CO2ren isurpen murrizpena eragitea aurreikusten da.Aipatu bezala, neurriak bost ildo estrategikoetan burutuko dira, udal sailean, bizitegietan eta zerbitzuetan eraginez.
Udal sailari dagokiola, Udaletxeak 1.348.273€-tako inbertsioa estimatzen du, beregan dituen eraikin eta konpetentzietan NEG isurpenak murrizten dituzten ekintzak martxan jartzeko. Honela,EJEParen isurpen murrizpen guztien %63 biltzea aurreikusten da. Arlo honetan bildutako ekintza gehienak udalaren menpeko eraikin eta instalazioen efizientzia energetikoa areagotzen duten neurriak izango dira. Hala ere, NEG isurpen murrizpen gehienak ur aurrezpenak eta hondakinen kudeaketa aldaketak eragingo ditu, ildo hauetan baitago NEG isurpenak murrizteko gaitasun handiena.Bizitegien arloak NEG isurpen murrizpen osoen %37a biltzen ditu eta bertan proposaturiko neurriak bereziki etxebizitzetako efizientzia energetikoa areagotu eta mugikortasun iraunkorreko ohiturak ezartzearen aldekoak dira. Zentzu honetan, garraio publikoen sustapena eta, oro har, ibilgailu eraginkorren eskuratzea bultzatukoda, betiere hauen erabilera minimotara eramatea lehenetsiz.Alor honetan aurreikusitako kostua 11.354.349 €-takoa da, baina aipatu behar da koste honen barnean egon daitezkeen dirulaguntzak ez direla kontuan hartu.
Azkenik zerbitzuen alorrak, udalerriko EJEPean bildutako NEG isurpen murrizpenen %0,5abaino gutxiagosuposatzen du.
Plana hemen aurkitu dezakezue http://www.usurbil.eus/documents/83434/3293104/PAES_Usurbil_20130719_EU.pdf/24c3711d-7813-31be-9845-72a1d5e02eda
- Ezagutzen eta hausnartzen
- Plangintza egiten
- Martxan jartzen
- Tokiko instituzioa